XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez dute, gaur, hitzek
arku zaharraren ironia,
ahantzi baita
esanguraren kondaira.

Ahal banitza
lauxak leundu!
Ahal baneza
lur joritan, eta bakarrean,
esangura errotu... banu!

Baina
(bainak bost zarpailez jantzi nau).

Aurpegi anitzeko
mito ertzadun
bihurtu dute Batasuna,
nire dontzeila;
sinesgogorren aldarean gurtua izatera
kondenatu dute
eskema hutsen
kalkulatuen
funts gabeen
merkatu trukatura.

Eta ni
arratsez
ilusioaren kea (...).